PREBENTZIO-EKINTZAREN PORROTA

Gorlizko Udalak kalte-ordaina eman beharko dio bere lankidearen jazarpena jasan zuen Udaltzaingoari

2024/07/05
Udalak ez zituen prebentzio-neurriak hartu jazarpen-egoeraren aurrean

Epaiak onartzen du Udalak ez zuela prebentzio-neurririk hartu jazarpen- egoeraren aurrean, eta toki-erakundea kondenatzen du langileari 29.690,76 euroko kalte-ordaina ordaintzera.

Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak, 24.07.03an emandako epaian, onartzen du langileak jasaten ari zen egoeraren berri eman ziola Udalari, jazarpen bezala kalifikatu dena. eta Epaiak adierazten du jazarpen egoera bat egon zela eta behin eta berriz langileak bere osotasuna ahultzeko eta bere balio profesionala kaltetzeko joerak pairatu zituela, horren aurrean udalak ezer zuelarik egin.

Epaiak onartzen du emakume langileak bizi izan duen jazarpen-egoerak agerian uzten duela Udala behartuta dagoen prebentzio-ekintzaren porrota, ez baitzuen jazarpena saihestu eta ez baitzituen langilearen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurririk hartu.

Hori dela eta, Udalak kalte-ordaina eman beharko dio langileari, lan-arriskuen prebentziorako neurriak ez betetzeagatik.

Azpimarratu behar dugu Udala gaitzesteko arrazoiak EAJren aurreko gobernu-taldearen legegintzaldian gertatu zirela. Nabarmendu nahi dugu, halaber, GORLIZ BIZIRIK buru duen egungo udal-gobernuko taldeak bere babesa eta lankidetza adierazi diola langileari, bere lanpostura modu seguruan itzultzea erraztuz.