%30eko prestazio errekargua

Lan istripua, prestazioko errekargua berretsi egin da

2024/04/18
Langile batek isandako lan-istripuan prebentzio-araudia ez betetzeagatik , Lesakako ECHEVESTE HERMANOS S.L. enpresa kondenatu dute

Epaitegiak berretsi egin du Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak enpresari ezarri zion %30eko Prestazio Errekargua.

Istripu larria izan zuen langileak, egurraren transformazio sektorean lan egiten zuen . Maneiatzen ari zen makinaren hortzek eskuineko eskua jo ziotelako. Istripuaren larritasuna dela-eta, GSINek ezintasun iraunkorreko pentsio bat aitortu zion langileari.

Ebazpen judizial horrekin, langileari ezintasun iraunkorreko pentsioa %30 handituko zaio enpresaren kontura, istripuan gertatu zen segurtasun-neurririk eza dela eta.


Ebazpen judizialak honako hau adierazten du: "Langileak izandako ezbeharraren arrazoi erabakigarri gisa ondoriozta daiteke: 1) Babes-gailu egokirik ez izatea, makinaren barruan eragitean edo garbitzean makina geldiaraziko dela ziurtatzeko; 2) Makinaren eremu arriskutsuenetara sartzeko lan-metodo egokirik ez egotea; 3) Makinaren garbiketa-lanei dagokienez Arriskuen Ebaluaziorik ez egitea; 4) Langileak garbiketa-lanaren arriskuei buruzko prestakuntza espezifikorik ez izatea; 5) Arriskuak prebenitzeko enpresak urte batzuk lehenago egindako hobekuntza-proposamenak ez egitea. "


Era berean, epaiak adierazten duenez, "bereziki gaitzesgarria da orain auzi-jartzaile den enpresak bere garaian prebentzio-enpresak egindako proposamenak alde batera utzi izana, izan ere, proposamen horiek ia ziurtasun osoz eragotziko zuketen langileak jasandako ezbeharra gertatzea, eta, ondorioz, enpresa horri gaitzespen handiagoa egin behar zaio, langileentzako arriskua dagoela jakinda, hori konpontzeko beharrezko neurriak hartzen ez dituelako".