Arrisku psikozozialak
Arrisku psikosozialei buruzko prebentzio-araudia ez betetzea
2023/11/14Lan-gatazkak zirela eta, langilea aldi baterako ezintasun-egoerara igaro zen, eta enpresak ez zuen bete lan gatazkaren aurrean babes eraginkorra emateko betebeharra, jakinaren gainean egon arren.
Epaiak aintzat hartzen du laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak ez direla bete, garrantzi bereziz, arrisku psikosozialak. Enpresaren erantzukizuna da , lan-gatazkak eta langilearen osasunerako arrisku-egoera ezagututa neurriak hartzea . Hala ere, alde batera utzi zituen langilearekiko segurtasun- eta osasun-betebeharrak, prebentzio-neurri nahikoak hartu ez zituelako, harik eta demandatzaileak aldi baterako ezintasuneko bi prozesu kateatu zituen arte (bigarrena, lanpostura lan-baldintza berberetan itzuli ondoren). Empresak urratu egin zituen, besteak beste, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 14,15 eta 16.2 artikuluak.