ANTSIETATE BAJA LAN ISTRIPUAREN ONDORIOA

Sopelako Ander Deuna ikastolako irakasle baten antsietategatiko baja lan instripuaren ondoriozkoa dela berretsi da

2023/12/19
Langileak, zeinaren arabera "ez baitzetorren bat zentroaren filosofiarekin", baja hartu zuen 2019-02-22tik 2019-07-08ra

Bilboko Lan Arloko 11 zenbakiko Epaitegiak berretsi egin du Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen bat. Ebazpen horretan, BIDELAGUN FUNDAZIOAk egindako eskaera bat baietsi zen, eta adierazi zuen Sopelako ANDER DEUNA ikastolako irakasle batek aldi baterako ezintasunagatiko baja lan-istripuagatik hartu zuela.

Ikastetxeko Prebentzio Zerbitzuak berak, 2020ko abenduko txostenean, ohartarazi zuen ikastetxean gatazka bat zegoela, eta egiaztatu zuen "ikastetxearekin lotutako hainbat eremuri buruzko eztabaidak izan direla, bai kudeaketari, hezkuntza-proiektuari eta abarri dagokienez. Eta aitortzen da eztabaida horietako batean erreklamatzaileari esan zaiola ez datorrela bat zentroaren filosofiarekin ".

Orain irakasleak jasandako bajaren lan-izaera berresten duen epaiak, ondorio ekonomikorik ematen ez dion arren, aukera ematen du orain eskatzeko bai segurtasun-neurririk ezagatiko bajaren gaineko prestazioen errekargua, bai erantzukizun zibilaren arloko erreklamazio bat; izan ere, Ikastolak ez zuen arrisku psikosozialen nahitaezko ebaluazioa egin langileak istripua izan eta ikastetxea utzi arte.

BIDELAGUN FUNDAZIOAk, ELAk Lan Osasuna sustatzeko eta bultzatzeko sortutako fundazioak, txalotu egiten du ebazpen judizial hau, zeinak, ondorio ekonomikorik ez izan arren, irakasleak pairatzen zuen lan-giroaren eta antsietatearen egokitze-nahasmenduaren arteko kausalitate-erlazioa ezartzen baitu.