Lan heriotza altuerako lanetan

Prestazioen % 40ko errekargua

2025/03/06
Epaiak berretsi egiten du GSINen ebazpena, hildako langilearen alargunari bere alargun-pentsioaren gaineko prestazioen errekarguaren % 40 ematen zion, segurtasun-neurririk ez izateagatik.

Eibarko Lan Arloko Bat zenbakiko Epaitegiak berretsi egin du Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ebazpen bat, Eibarren hildako langile baten alargunari prestazioen errekarguaren % 40 eman ziona, segurtasun-neurririk ez zegoelako.

 

Langilea 2022ko martxoaren 28an hil zen, konponketa bat egiten ari zen pabiloi-industrial baten estalkitik erorita. Enpresaburuak ez zuen alta eman Gizarte Segurantzan, eta ez zuen segurtasun-neurririk oinarrizkoenik, ez banakakorik, ez kolektiborik.

 


Epaiak frogatutzat jotzen du ibili ziren estalkietako bakar batean ere ez zela babes kolektiborik jarri, ez zegoela ertzetako barandarik, ez zegoela estalkipeko sarerik, ezta bizi-lerrorik ere. Era berean, adierazi da istripua izan zuenak ez zeramala laneko arroparik, kaskorik eta segurtasun-arnesik.


Ebazpen judiziala, halaber, LGSIk eta OSALANek egindako txostenei buruzkoa da. Txosten horietan adierazten da ez zegoela ez lan-arriskuen ebaluaziorik, ez prebentzio-plangintzarik.

 

Epai horrek atea irekitzen die hildakoaren alargunari eta seme-alabei, etorkizunean enpresaren aurkako erantzukizun zibileko erreklamazioak egin ditzaten, prebentzio-araudia ez betetzeagatik.