Pleurako mesotelioma lanbide-gaixotasuna

209.723 euroko kalte-ordaina ordaintzera kondenatu dute Iberdrola

2025/03/28
Bilboko epaitegi batek 209.723 euroko kalte-ordaina ordaintzera zigortu du Iberdrola SA

Bilboko epaitegi batek 209.723 euroko kalte-ordaina ordaintzera zigortu du Iberdrola SA, mesotelioma IV estadioaren ondorioz hildako langile baten alargunari eta seme-alabei. Langileak instalazio elektrikoen mantenimendu eta konponketan lan egiten zuen

 

Hildako langilea amiantoarekin harremanetan egon zen egunero 1977tik 1990era arte, bai Lemoizko Zentral Nuklearraren lantokian, bai Santurtziko Zentral Termikoan eta Pasai Donibaneko Zentral Termikoan. Aipatutako lantokietako instalazio elektrikoen mantentze-lanak eta konponketak egiten zituen, amiantoz estalita zeuden. Langileak kableen estaldurak moztu behar zituen, eta, beraz, amianto-zuntzak xurgatzen zituen. Amiantoa enpresako instalazio elektriko guztietan zegoen.

 

Enpresak ez zuen beharrezko neurririk hartu arriskua prebenitzeko edo saihesteko. Enpresak ez du frogatu bere erankizuna baztertzeko edo gutxitxeko faktorerik. Hildako langileak lan egiten zuen lantokietan amiantoarekiko esposizioa lanbide gaixotasun bat eraginez, kontserbazio-ofizial eta zentral termikoetan muntatzaile elektriko gisa eta substantzia harekin egunero kontaktuan aritu zen bere lanean .