Ambuibericako langileek behar bezalako babes neurririk gabe egin behar izan zuten lan
Ambuibericak 5.000 euro ordaindu beharko dizkio pandemian kutsatu zen langile bati
2022/12/05Langilea bajan izan zen koronabirusak eragindako infekzioagatik 20.03.20tik 20.06.3ra arte. Gainera, egiaztatu zuen bere senarra eta semea ere kutsatu zirela hurrengo astean, herritarrak etxean zeuden garaian. Horregatik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak berretsi du langileak eskubidea duela bidezko ordaina jasotzeko, zehazki 5.000 euro, osotasun fisikorako eskubidea urratu ziotelako.
Bidelagun Fundazioak -ELAk sortutako erakundea, laneko ezbeharren eta gaixotasun profesionalei erantzun espezializatua emateko- eta ELAk oso positibotzat jo dute ebazpen judizial hori; izan ere, “enpresaren hutsegiteen aurrean, babes konstituzionalik handiena eman dio bizitzeko eskubideari eta osotasun fisikorako, pandemian berebiziko garrantzia izan zuen sektore batean, gainera”.