alargunari pentsioan %40ko errekagua

Amiantoaren ondorioz hildako Sunsundeguiko (Altsasu) langile baten alargunari pentsioan % 40ko errekargua lortu du ELAk

2023/05/02
Gizarte Segurantzak proposatu du Altsasuko Sunsundeguiko langile baten alargunari pentsioan %40ko errekagua egin diezaiotela. Izan ere, adierazi du kausa-efektu zuzena dagoela segurtasun neurri falten eta amiantoaren ondorioz langileari eragindako gaixotasun profesionalaren (pleura-mesotelioma) artean. Ebazpen horrek, gainera, hildakoaren alargunak zein senideek enpresari kalte ordaina eskatzeko bidea zabaltzen du. Hildakoak 1991tik 2005era arte lan egin zuen Altsasuko lantegiko txapa sailean, eta pleurako mesotelioma eragin zion amiantoak

Gogora dezagun Nafarroako Osasun Publikoko Institutuaren txostenak jada adierazten zuela Altsasuko enpresaren instalazioetan amiantoz estalita zeuden tren bagoiak eraberritzen ari zirela. Dokumentuetan jasota dago jarduera hori 1982tik 1990era bitartean egiten zela.

Horren aurrean, Bidelagunek eta ELAk gogorarazi nahi dute amiantoarekin kontaktuan egotearen ondoriozko gaixotasun profesionalak gero eta ugariagoak direla, ia dimentsio pandemikoekin; hori guztia gertatzen da kontrol publiko nahikorik ez dagoelako eta enpresek XX. mendean segurtasun neurri gehiago hartu ez dituztelako. Bidelagunek eta ELAk erakunde publikoei eskatzen diete behar adina baliabide eslei ditzatela langile klasearen osasunerako eskubidea benetan bermatzeko, eta, zehazki, amiantoaren biktimentzat eskatzen dute hitzetatik ekintzetara pasa eta Biktimentzako Konpentsazio Funtsa garatzeko erregelamendua onartzeko. Erregelamendu horrek urtarrilaren 20an onartua behar zuen, eta hori gabe ezin dira eskuratu funts horretako kalte ordainak.