232.000 euroko kalte-ordaina
232.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera kondenatu dute LEROY MERLIN enpresa, langile batek transpaleta bat mugitzen izandako lan istripuagatik
2023/07/17Justiziak 232.000 euroko kalte-ordaina aitortu dio LEROY MERLIN enpresako langile bati (AKI BRIKOLAJE istripuaren unean), langile batek 2015ean izan zuen lan-istripuaren ondorioengatik.
Langileak lan-istripuaren ondorioz lesioa izan zuen eskuin belaunean. Langileari ezintasun iraunkorra aitortu zioten, eta istripuak eragindako ondorio larriak ditu, haren bizi-kalitatea kaltetu dutenak.
Justiziak Leroy Merlinen (Aki Bricolaje zenaren) erantzukizuna aitortu du istripuan, prebentzio-neurririk ez hartzeagatik. Langilerik ez zegoenez, materiala enpresatik kanpo dagoen eta beste enpresa batekoa den biltegi batera eramateko agindu zitzaion langileari. Enpresak ez zituen ebaluatu materiala enpresatik kanpora eramatearen arriskuak, ez zuen lana modu seguruan egiteko prozedurarik egin, eta ez zituen eman lana modu seguruan egiteko behar ziren bitarteko mekanikoak eta ez zegoen langile nahikorik lana egiteko.