Amiantoarekin lan egitearen ondorioak

Gizarte Segurantzak Bidelagun Fundazioak egindako eskaera onartu du . Eta mesotelioma baten ondorioz hil zen Luzuriaga-Pasaia ontzioletako langile ohi baten heriotza , amiantoaren eraginpean lan egitearen ondoriozkoa dela aitortu du .

2023/07/14
Aitortza horren ondorioz, hildakoaren emazteak lanbide-gaixotasunaren ondoriozko alarguntza-pentsioa kobratuko du.

Hildako langilea erretiroa hartuta zegoen, baina 1969tik 2000ra ASTILLEROS LUZURIAGA/PASAIA enpresan lan egin zuen, gaur egun "ASTILLEROS ZAMAKONA PASAIA, SL" enpresa dena, eta amiantoaren eraginpean egon zen bere ohiko zereginetan, OSALANek 2023ko urtarrilaren 28an egindako gaixotasun profesionalaren susmoaren txostenaren arabera.


Lan gaixotasun onarpenaren ondorioz, hildako langilearen emazteak alarguntza-pentsioa jasoko du lanbide-gaixotasunagatik, eta segurtasun-neurririk ezagatik prestazioen errekargua eskatzeko bidea ere irekiko zaio. Era berean, bai alargunak bai hildakoaren seme-alabek erantzukizun zibilagatiko kalte-ordaina eskatu ahal izango dute ASTILLEROS ZAMAKONA PASAIA, SL enpresaren aurka, ASTILLEROS LUZURIAGA/PASAIA enpresaren ondorengoa den aldetik.


Bestalde, BIDELAGUN Fundazioak eta ELA sindikatuak amiantoaren biktimen babesgabetasun-egoerari buruz ohartarazi nahi dute. Beharrezkoa da erakunde publikoek behar adina baliabide esleitzea langileen osasunerako eskubidea modu eraginkorrean bermatzeko, eta, zehazki, amiantoaren biktimena bezalako gai sentikor batean. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen dute Bidelagun eta Elaketa salatu ebhar da  amiantoaren biktimek gaur egun ezin dituztela eskuratu Espainiako Gobernuak 2022ko urriaren 20an onartutako Konpentsazio Funtsean jasotako kalte-ordainak, oraindik ez delako onartu hura garatzeko Erregelamendua, 2023ko urtarrilaren 20an onartua izan behar zuena.

Euskal Herria, 2023ko uztaila