Amiantoa ezintasun iraunkor absolutua

Gizarte Segurantzako Instituto Nazionala amiantoak erangidako ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio "PAPELERA URANGA" eta "SARRIÓ PAPEL Y CELULOSA" enpresetako langile ohi bati (gaur egun LECTA TALDEA)

2023/09/18
Gizarte Segurantzako Instituto Nacionala BIDELAGUN fundazioak egindako eskaera onartu du, eta amiantoak erangidako ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio "PAPELERA URANGA" eta "SARRIÓ PAPEL y CELULOSA" enpresetako langile ohi bati (gaur egun LECTA TALDEA).Langileak, erretiroa hartuta, Leitzan dituen instalazioetan lan egin zuen.

 

Mesotelioma epitelioide baten eraginpean dago langilea,eta 1960tik 2009ra bitartean "PAPELERA URANGA" eta "SARRIÓ PAPEL Y CELULOSA" (gaur LECTA TALDEA) enpresetan lan egin zuen, eta amiantoaren eraginpean egon zen mantentze-lanetan, OSALANek 2023ko urtarrilaren 28an egindako Gaixotasun Profesionalaren Susmoaren Txostenaren arabera.


Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako aitorpen horren ondorioz, eraginpeko langileak lanbide-gaixotasunaren ondoriozko ezintasun iraunkor absolutuagatiko pentsioa jasoko du, eta segurtasun-neurririk ezagatik prestazioen errekargua eskatzeko bidea ere irekiko da.Era berean, TALDE LECTAREN aurrean erantzukizun zibilagatiko kalte-ordaina ere eskatu ahal izango du.


Bestalde, BIDELAGUN FUNDAZIOAk eta ELA sindikatuak amiantoaren biktimen babesgabetasun-egoerari buruz ohartarazi nahi dute.Alde horretatik, beharrezkoa da erakunde publikoek behar adina baliabide esleitzea langileen osasunerako eskubidea modu eraginkorrean bermatzeko, eta, zehazki, amiantoaren biktimena bezalako gai sentikor batean, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen du, eta salatu behar da amiantoaren biktimek gaur egun ezin dituztela eskuratu Espainiako Gobernuak 2022ko urriaren 20an onartutako Konpentsazio Funtsean jasotako kalte-ordainak, oraindik ez daukatelako hura garatzeko Erregelamendua, 2023ko urtarrilaren 20an onartua izan behar zuena.

Euskal Herria, 2023ko iraila