LAN HERIOTZA ALTUERAKO LANETAN

Enpresen aldetiko segurtasun neurrien zaintza eza

2025/01/24
Langileak etxebizitzak eraikitzen ziharduen, lehen solairuko terrazatik erori zen, eta istripuaren ondorioz hil egin zen. Ez zuen babes kolektibo edo indibidual egokirik altueratik erortzeko arriskuaren aurrean.

   Langilea altueratik erortzeko arriskua zuten lanak egiten ari zen, eta prebentzio-baliabidearen zaintza-eremutik kanpo zegoen. Gainera, lanean ari zen lekuan, hain zuzen ere lehen solairuko terrazan, instalatutako sare bertikalak eremu solte bat zuen, eta auzitara eramandako enpresek, auzi-jartzailearen enplegatzaileak zein kontratista nagusiak, ez zuten langilearen istripua ekidin zezaketen segurtasun neurrien zaintza bete, ez baitzen egiaztatu instalatutako neurri kolektiboak egoera onean zeudenik.

 

   Hortaz gain istripua gertatu zenean langileak ez zuen babes-neurri kolektiborik, ezta indibidualik ere, altueratik erortzeko arriskuaren aurrean. Gainera, kaskoa zeraman, baina ez zuen kokospekorik, eta, beraz, ez zuen babestu. Horrek esan nahi du babes-ekipamendu egokirik ez zela entregatu. Beraz, ondorioztatu daiteke enplegu-emaile eta kontratista nagusi gisa jardundako enpresek ez zutela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 14. eta 15. artikuluetan aurreikusitakoa, ez eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24.3 artikuluan aurreikusitakoa ere, eta, era berean, ez zela bete eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren IV. eranskineko C zatiko 3. puntuan aurreikusitakoa, ezta obretako lanpostuei buruzko gutxieneko xedapenak ere.

 

   Epaiak zati batean baiesten ditu hildakoaren amak eta anai-arrebek eta hildakoaren seme-alabek eta bikotekideak aurkeztutako demandak (Errege Dekretuaren 36.2 artikuluan ezarritakoa ekarri behar da hizpidera: 2. Lege honen ondoreetarako, ezkontide alargunak izatezko bikote egonkor baten superstiteak duen kalte ordaingarri bera jasaten duela jotzen da, izatezko bikote hori erregistro edo agiri publiko batean inskribatuz eratu bada, edo gutxienez hil baino urtebete lehenago elkarrekin bizi izan bada, edo epe laburragoan elkarrekin bizi izan bada, elkarrekin seme edo alaba bat izanez gero).LAR SERVICIOS AUXILIARES DE LA CONSTRUCCIÓN SL Y CONSTRUCCIONES URRUTIA SA enpresak eta CAJA DE SEGUROS REUNIDOS CIA DE SEGUROS REUNIDOS Y REASEGUROS S.A. CASER eta ZURICH INSURANCE PLC SUCURSAL EN ESPAÑA aseguru-etxeak kondenatuz  auzi-jartzaileei modu solidarioan honako zenbateko hauek ordaintzera: 99.169,72 hildakoaren bikote sentimentalari eta haren seme-alaba bakoitzari 88.199,62 eta 99.169,72 euro, hurrenez hurren; hildakoaren amari 55.289.31 euro, eta zazpi anai-arreba demandatzaileetako bakoitzari 16.893,95 euro.