Lan heriotzek “lehentasun politikoa” izan beharko lukete.
Lan osasuna
2024/05/10165 lan ikuskari behar dira Euskal Herrian, 120 EAEn eta 45 Nafarroan. Eskaera hori egin du Pello Igeregi ELAko Lan Segurtasunaren arduradunak Nazioarteko Lan Osasunaren egunaren harira Iruñean egindako ekitaldian. Bertan, Olga Fotinopoulou Basurko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzenbidearen EHUko katedradunak parte hartu du, eta lan osasunaren legediko hutsuneak aletu ditu hitzaldi batean.Bidelagun Fundazioko abokatu Ainhoa Ordorikak ere parte hartu du, laneko arrisku psikosozialei buruzko azalpen bat eginez eta errealitatera hurbilduz, Bidelagun Fundazioak bideratu dituen prozeduretako batzuk kontatuz.Ekitaldiaren ostean, Labriten bildutako ehunka militantek manifestazioa egin dute Nafarroako Parlamenturaino, 'Hiltzera kondenatzen gaituzte' lelopean, eta ikuskariak handitzeko eskaria egin diete erakundeei.